psikomotrizitatea
zaintza

Psikomotrizitatea

Psikomotrizitateak gaur egun, oso leku garrantzitsua dauka haur hezkuntzan, pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen duen, errazten duen eta suspertzen duen gaitasun gisa hartzen den aldetik.

Erlazio-psikomotrizitate saioetan haurra bera da protagonista gorputz-mugimenduaren bidez, bere interes eta beharrizanak adieraziz subjektu bezala.

Helduaren laguntzarekin bere dimentsio psikofisiko, emozional eta sozialak garatzen ditu. Honela, Erlazio-Psikomotrizitateko saioak hezkuntza-praktika prebentibo eta konpentsatorioaren funtzioa betetzen dute bide batez, eta gaurko haurrak dituen beharrizan psikoafektiboei erantzuten diete.