xpressio tailerra
xpressio tailerra

Xpressio tailerra

Jasone Irigoien artista aiarrak gidatuta, tailer honetan ikasleek aukera izaten dute adierazpen mota anitzak lantzeko: plastikoa, gorputzez bidezkoa..., betiere material eta lan-proposamen erakargarri batzuen aitzakian.
Baina, honetaz gain, tailer honek badu lortu nahi den ezkutuko helburu nagusi bat:

“Ikasle bakoitzaren nortasunetik abiatuta, bere buruaren ezagutza eta auto-kontzeptua landuz, giza-harremanetarako ikasle bakoitzak dituen gaitasunak behatu eta, beharrak sumatuz gero, tutorea eta gurasoak horren jakinaren gainean jartzea haurra hobetze bidean jartzeko.”