eskolako oharrak
eskolako oharrak
2018-09-05
IKASTURTE HASIERA

Ikasturte berri honen atarian, lehenik eta behin, har ezazue agurrik jatorrena eskolako irakasle guztion partetik. Beste urtetan garai honetan egin izan dugun moduan, gutun hau bidaltzen dizuegu kurtso honen hasierari buruzko informazio garrantzitsua izan dezazuen. Hona hemen: ? Klaseak hilaren 10ean hasiko dira. ? Irailaren 24arte klaseak goizez bakarrik izango dira, 9:15etan hasi eta 13:00etara arte. Goiz eta arratsaldez, berriz, irailaren 25an hasiko gara. ? 2 urteko gelan hasiko diren haurren gurasoek, bilera bat izango duzue irailaren 5ean, arratsaldeko 5:00etan. ? Jangela zerbitzuari ere hilaren 10ean hasiera emango zaio. Norbait balego ekainean izena eman ez eta lehen egunetik zerbitzu hau erabiltzea pentsatzen duena, lehenbailehen jakinarazi diezagula eskolara deituta (Belenekin hitz egin). Gogoratu, bazkaltzen gelditzen diren haurrak zuek jaso beharko dituzuela 14:30tan. Gainerakoak, ohikoa den moduan, garraiatuak izango dira. ? Zaintza zerbitzua ere hilaren 10ean hasiko da. Norbait interesaturik balego, jar dadila harremanetan guraso elkartekoekin. Oraingoz ez dugu ezer gehiago zuei aipatzeko. Dena dela, gu hilaren hasieraz geroztik eskolan gabiltzala badakizue. Hortaz, zerbait behar izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezte eskolara etorrita edota telefonoz (943-834107) Ondo segi eta laster arte. Eskolako irakasleak

<< Ohar gehiago