eskolako oharrak
eskolako oharrak
2019-09-03
KURTSO HASIERA

Familia agurgarri horiek:

Ikasturte berri honen atarian, lehenik eta behin, har ezazue agurrik jatorrena eskolako irakasle guztion partetik.

Beste urtetan garai honetan egin izan dugun moduan, gutun hau bidaltzen dizuegu kurtso honen hasierari buruzko informazio garrantzitsua izan dezazuen. Hona hemen:

• Klaseak hilaren 10ean hasiko dira.
• Irailaren 30arte klaseak goizez bakarrik izango dira, 9:15etan hasi eta 13:00etara arte. Goiz eta arratsaldez, berriz, urriaren 1ean hasiko gara.
• 2 urteko gelan hasiko diren haurren gurasoek, bilera bat izango duzue irailaren 5ean, arratsaldeko 5:00etan.
• Jangela zerbitzuari ere hilaren 10ean hasiera emango zaio. Norbait balego ekainean izena eman ez eta lehen egunetik zerbitzu hau erabiltzea pentsatzen duena, lehenbailehen jakinarazi diezagula eskolara deituta (Jexuxekin hitz egin). Gogoratu, bazkaltzen gelditzen ez diren haurrak zuek jaso beharko dituzue 13:00etan. Bazkaltzen gelditzen direnak eta garraiatuak 14:30etan aterako dira.
• Zaintza zerbitzua ere hilaren 10ean hasiko da. Norbait interesaturik balego, jar dadila harremanetan guraso elkartekoekin.

Oraingoz ez dugu ezer gehiago zuei aipatzeko. Dena dela, gu hilaren hasieraz geroztik eskolan gabiltzala badakizue. Hortaz, zerbait behar izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezte eskolara etorrita edota telefonoz (943-834107)
Ondo segi eta laster arte.

Eskolako irakasleak

<< Ohar gehiago