garraioa
garraioa

Garraioa

Lardizabal Herri eskolako garraioaz Hezkuntza saila arduratzen da eta baita kudeatu ere. Ikasturte honetan 2 konpainiak ALUSTIZA eta ULACIAk dute hartua gure ikastetxeko ardura.

Bi ibilbide egiten ditu egunero eta honako hauek dira geltokiak:

  • OLASKO BERRI ibilbidea: Olaskoberri, Lokate, Aialde- buru, Haizetsu, Etxetabaila eta Zinkunegi. ALUSTIZAk du ardura.
  • ANDATZA: Santio, Azpikota, Segurola, Andatza, Gurrutxaga eta Laurgain. ULACIAk du ardura.

Garraioa erabiltzeko lehentasunezko baldintza ikaslearen bizilekua, eskolatik bi kilometro edo gehiagora egotea da. Horiez gain, autobusean lekua balego, Hezkuntza sailari baimena eska daiteke gertuago bizi den edota 2 urteko ikasleak garraiatzeko, betiere, azken kasuan, tutoreen baimen sinatuarekin.

Autobusean beti joango da begirale bat ikasleei laguntzeko.

Eskolako garraio arduraduna Arantxa Oliden eta Belen Zabala da.