jangela
jangela

Jangela

Lardizabal Herri Eskolako jantokia Kudeaketa Zuzeneko Jantokia da, hezkuntza sailak bere ardurapean hartu eta kudeatzen duena, eskolaren autonomia bere horretan errespetatuz.

Janarien prestaketa homologatutako enpresa batekin kontratatua du, AUSOLAN-ekin, alegia. Enpresak berak kontratatzen ditu bertako langileak, sukaldari zein begirale.

Kuotak, berriz, Hezkuntza Sailak ezartzen ditu ikasturtero. Gaur egun indarrean daudenak, honako hauek dira:

GARRAIATUAK: 3,30 €
EZ GARRAIATUAK- OHIKOAK: 4,60 €
NOIZBEHINKAKOAK: 5,20 €

Ikasle bat ohikoa dela kontsideratzeko, gutxienez astean lau egunetan geratu behar du jangelan.

Eskola Kontseilua eta jangelako arduraduna izango dira, haren antolaketa eta funtzionamendua zuzentzen dutenak.

Menuen informazioa hiruhileko bakoitzaren hasieran bidaltzen zaio jankide bakoitzari etxera.

Informazio hau AUSOLANek duen web orrian ere eskura daiteke, ikastetxearen izena jarriaz.

Honako hauek dira aurtengo jangela arduradun, sukaldari eta begiraleak:

  • Jangelako arduraduna: Arantxa Oliden eta Belen Zabala
  • Office: Saioa Arruti
  • Begiraleak: Ana Lasa, Maribel Lertxundi, Rosa Alkain, Fatima Odriozola eta Karmen Eguren.

MARTXOKO MENUA

https://menuak.ausolan.com/menu/menuCentro